Terapia
*********
Terapia prozesu bat da. Berikaskuntza prozesu bat. Terapiaren lehenengo saioak ezagutzarako, harremanaren sorrerarako eta informazio orokorra hartzeko erabiltzen dira (3 edo 4 lehenengo saioak). Horren arabera tratamenduaren beharra baloratu egiten da eta, baiezkoa izanez gero, honen nondik norakoak zehazten dira.
Ebaluazio fasea:
Informazio orokorra hartzean datza. Terapiara ekarri dizunari buruzko informazio orokorra. Horrek zer gertatzen ari den, tratamendua beharra ala ez eta zer landu beharko dugunari buruz informazioa ematen digu.
Fase pedagogikoa:
Jasotako informazioaren balorazioa egiten da eta tratamenduaren nondik norakoak zehaztu
Tratamendu fasea:
Zure portatzeko moduaren kontzientzia hartzean datza, nolakoa den nire portatzeko modua egoera ezberdinetan. Eta zehazki arazoak edo zailtasunak ditudan egoeretan. Egun zaila edo arazotsua bezala bizi ari ditudan bizitzaren egoera ezberdinei aurre egin ahal izateko estrategia eta trebetasunak ikastean eta trebatzean datza.
Honako zailtasunei aurre egiten zaie: